INAUTERIAK

 

 

    Gogoratu astelehenean eta asteartean jai dugula.

 

Ondo pasa inauterietan!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

INAUTERIAK 2024

 

Badatoz inauteriak!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

SANTA AGEDA BEZPERA

Gaur Orixe Ikastolan Santa Ageda bezperako koplak abestu ditugu:

6. mailako ikasleak Zaharren Egoitzean eta Zuloagan egon dira eta 5. mailakoek Urgulleko eraikinean abestu dute.

Zuk ere abestu nahi baduzu, klika ezazu hemen.

 

 

 

 

 

 

 

2024-2025 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

 

Otsailaren 7tik 23ra bitartean, 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea zabalik egongo da.

Ikasleak onartu eta prozesuaren berri jakiteko ikastolako sarreran dagoen iragarki taulan begira dezakezue edota Hezkuntza  Saileko webgunean. 

Izen ematea on-line edo ikastetxean bertan egin dezakezue, aurrez hitzordua eskatuz. Eta argibideren bat jaso nahi baduzue ere, ikastolara dei dezakezue, 943899189 telefono zenbakira.

 

 

 

 

 

 

 

 

DANBORRADA 2024

Urtarrilaren 19an, 15:45etan Trinitate plazan Sarriegiren doinuak joko ditugu, 2 eta 3 urteko ikasleek izan ezik. Hauek goizean psikomotrizitate gelan joko dute eta ez dute beraien tutoreekin Trinitate plazako ospakizunean parte hartuko.

Euria egingo balu, ikastolako patioan ospatuko genuke.