ONGI ETORRI ESKOLARA: ESKERTZA EKITALDIA

Ekainaren 19an Familia laguna programako eskertza ekitaldia ospatu genuen donostiako Aquariumean.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

 

 

 

 

 

 

 

 

IKASTURTEKO AZKEN EGUNA

Gaur, ekainaren 21, ikasturte bukaera eta udako oporren hasiera izango da.

Irailaren 6an, ostirala, 2024-2025 ikasturteari emango diogu hasiera. Hemen duzue egutegia.

 

ONGI PASA OPORRETAN!

 

 

 

 

 

 

 

35.KOLDO MITXELENA LITERATURA LEHIAKETA

Joan den maiatzaren 25ean, Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien Donostiako Udaletxeko aretoan. Banatu ziren 1.000 lan baino gehiagoren artean, gure hiru ikasleek sari bat jaso zuten edo aipamen berezia izan zuten hainbat kategoriatan.

 

6. mailako ikaslea, Markel Lasa Mirandak "TOPATZEN DUT BIDEA" komikiarekin  saria irabazi du.       

  

5. mailako Uhin Aranburu Garciak " IDEIA ZAPARRADA" olerkien atalean eta “BAKARRIK” ipuinaren atalean sariak irabazi ditu.

 

5. mailako Nora Arratibel Rezabalek" JONEREN GABONAK" ipuinarekin aipamen berezia jaso du.

 

ZORIONAK!

ELBIRA ZIPITRIA

Ikastolako sortzaileetako bat izan zen Elbira Zipitriaren bibliografia argitaratu dute. Hemen klikatuz informazio gehiago jaso dezakezue.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HERRI KIROLAK

Maiatzak 29an, asteazkena, herri kirolen eguna ospatu genuen Bretxako kirol kantxan.

Ederki pasa genuen!!!