Egitaraua:
11:00- 12:30 : hiru Ginkana egingo ditugu, adinaren arabera leku desberdinetatik hasita.
HH2 -HH5 ( 0-6urte bitartekoena) Txikiei zuzendutakoa, Usategian, Urgulleko ikastolako eraikineko sarreran, hasiko da (umeak gurasoen ardurapean joango dira).
LH1-LH5 (7-11 urte bitartekoena) Zuloaga plazan hasiko da. Txikienak arduradun batekin joango dira.
LH6 (12-120 +urtekoena) Gaztelubide parean hasiko da.
Amaieran talde guztiak, parte hartzaileen familiak eta gainontzeko lagunak Santiago Baterian elkartuko gara.
13:30-15:00 : Bazkaria, goiko zelaian, Santiago Baterian. Bakoitzak bere bazkaria eramango du. Bertan dagoen Polborin tabernan edaria erosteko aukera egongo da.
15:00-16:30 : Euskal jolas eta kirolak txikientzat eta Kantuan aritzeko aukera ere izango da eta nahi duenarentzat.
16:30-18:00 : Erromeria.